XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETXE-BIZITZA BILLA( Gomutakitzat )
Geure mendien bastaldian gengozan garayan, etxe bizitza bearrian aurkitu giñan, bein.
Emen ikusi eta orra jo, erriko toki alai eta politenian idoro gendun bat, bere-bizikoa eta egoki-egokia geuretzat.
Eleizatik eta erritik urrian eta, genera, ikuspegi eder eta zabalduna.
Alde batetik KANTAURI itxasoa urdin, garden, zabal eta ederra, Beetxuan Donibane eta Sokoako kai-sarrerea; arantzago Jaizkibel mendia, Guadalupeko Amaren eleiza zuria agirian zala; eta Urruti-samar MATXITXAKO'ko tontor maitia, itxasoan barrura sartua lez, eta bere barrenean Bermeo, Sukarrieta, Gernika... gure jayoterri kutunak irudi tuten yakuzala... ( Betiko galdu etegenduzan? ).
Ganera gaun illunetan eta, batez berem ego aize epela ebillenian, andixek geinkian Matxitxako'ko arfiaren kiñu eta dirdira zoragarria.
( Bein baño sarriago oetik jagi goizaldian eta bioz-ikaran eta begiak malkoz lausotuta, abestu lendun, beste nuegaz bizi zan gernikar batek eta biok: " Urrundik ikusten dot ikusten mendia, Bearen gibelian dauket nik erria... " Beste aldetik, barriz, erri txiki, zuri eta txukun askoren artian: Getari, Bidart, Ilbarritz, Biarritz, eta, asago, Aya ' ko atxak eta Naparroako mendi zorrotzak...
Etxe bizitzearan jaubia, edo obeto esateko ugazabandrea, andratxu alargun bat zan, urtietan aurreratxu joyana, simeltxua, matrall-gorria, begi-begikoa eta Madame SASKO eritxona.
Baña, aor ba, eskatu euskun etxe-sria, errentia, larrengitxua iruditu jakun: irureun franku illean, eta guk, orduan, urri geunkazan diruok...
Olan adierazoten emon geuntsan andratxuari, eta guk geyegi, zala eta berak eskatzen ebana baño bere etxe arek geyago bear ebala... asarratu barik (!ez
Azkenez, amamatxu maratz, garbi eta bizkor arek autua bein amaitu nayez-edo, zuzendu zan geugaz buruantzo ebillen
Eta! kitu! Etzegoan beste zeresanik.Esateko guztia, itz bitan, esanda egoan...
!!Arrezkero, zenbat aldiz dutot andratxu axe gogoan euki!! Bizi, eta da?
J.J.ARRIETA